![]() |
- Baina... zer da parapentea? Hego malgua da (bizkar-zorro batean sar daiteke, tolestuta). Behealdean suspente izeneko hariak ditu lotuta. Hari horiek bi lekutan elkartzen dira, eta hor bi aulki daude lotuta mosketoien bidez, eroso jesarrita hegan egiteko.. |
|
![]() |
- Beti-beti hegan egin dezakegu? Ez. Eguraldiaren mende gaude erabat. Hegaldia bi egun lehenago ziurtatzen dugu; hala eta guztiz ere, jada airean gauden arte ezin dugu baieztatu hegan egingo dugunik, aireratze-eremuraino heldu bagara ere. Eguraldia egokia ez bada, hegaldia bertan behera utziko dugu. |
|
![]() |
- Zein da hegaldi baten iraupena? Lehen aldiz hegan egiten dutenek nahiko dute 20 edo 30 minuturekin, baina bidaiaria eroso egonez gero, luzatzen saia gaitezke. Dena dela, betiere eguraldiaren mende egongo gara. |
|
![]() |
- Aldez aurretiko ezagutzarik behar dut? Batere ez. Aireratzean bela prestatzen hasten gara. Jakina, belari, hariei, aulkiei buruz nahi duzun guztia galde dezakezu... Prest gaudenean, arazorik gabe aireratzeko zer egin behar dugun azalduko dizugu. Lehenengo saiakeran zerbaitek huts egiten badu, ez larritu. Berriro dena prestatuko dugu, eta... airera! |
|
![]() |
- Eta lurreratzeko? Airean gaudela, goza ezazu paisaiaz eta esperientziaz. Lurreratu baino apur bat lehenago zenbait argibide emango dizute. Zorua ukitzean etxeko jangelako aulki batetik jauzi egin duzula irudituko zaizu –beraz, praktikatzen has zaitezke! |